Luke Armstrong - Aurkezpena

Photo by Jared Thompson in 2017. (http://jaredfthompson.foliohd.com/ jaz100724@hotmail.co.uk)

Luke Armstrong musikariak , britaniar folk tradizionala eta musika modernoa uztartzen ditu, afinazio ireki bereziak, fingerpicking teknika azkarra eta gitarra flamenkoaren hainbat teknika erabiliz. Bere konposizioak, hausnarketa pertsonaletatik, ikutu pertsonalaz eragindako balada tradizionaletara doaz.

Josetxo Orueta (trasterik gabeko baxua) eta Arantza Molina (biolina) , musikariez lagundua jo izaten du. Easo Araoz Gazte koroarekin jotzen du batzuetan, Josu Elberdinek idatzitako harmoniek bere abestiak ikutu koral berezi batez apaintzen dituztelarik.

Donostiako agertokiaren parte da 2011tik, Leize Gorrian hasi eta Euskal Herrian jotzen jarraitu du ordudanik. Hainbat jaialdi eta inguruko lekuetan jo du azken urteotan. 2015eko apirilean kaleratu zuen 'Back and Forth' bere lehen diskoa.

Luke Armstrong - Stringedwood TV