Jon Busselo - Aurkezpena

Jon Busselo kantautore euskaldun bat da eta bere abestiak intimitateari, sentikortasunari eta erromantzeari buruz jarduten dute. Bere musika melodia eskuragarrietan oinarritzen da, konplikazio handiegirik gabe lortutako soinu atseginetan, bere abestietan islatzen den bezala. Jonen letrak gai autobiografikoei buruz hitz egiten dute. Modu poetiko batean idatzita daude eta melodiarekin eta abestien feeling-arekin bat egiten duten ingelesezko letrak aurkitu daitezke.

Galwayen emandako egonaldi batean, musiko asko ikusi zituen kalean, baita kontzertu ugari ere. Bidai horretako esperientziak motibaturik, Jon bere abestiak partekatzen hasi zen 2016an, Donostian. Gaur egun, Gipuzkoan eta bere inguruneetan aurkitu dezakegu.