Informazio gehiago

Zer egiten du Stringedwood-ek?

Gure artisten musikaren grabaketa eta sustapena garatzen dugu. Horrez gain, ekitaldiak antolatzen ditugu haietan jotzeko. Hemengo musikariei bere anbizio musikalak lortzen laguntzeko asmoa daukagu.Horretarako, musika gauak antolatzen ditugu Donostian, Dokan hiru hilabetero Stringedwood sesioak eskainiz, eta Alboka tabernan gure artistentzako gau irekiak antolatuz. Jarri zaitez gurekin harremanetan parte hartu nahi baduzu.Stringedwood artistak beti daude hemendik kontzertuak ematen, web orrian ikus dezakezu hurrengo kontzertuak non izango diren.

Zein da Stringedwood-eko helburua?

Donostiako eta Euskal Herriko musika kultura aberastu nahi dugu, musika sormena gure taldearen bidez sustatuz eta folk musikaren egileei lagunduz. Gainera, berezko musika gau gehiago egon daitezela nahi dugu, hemengo musikariek laguntza eta motibazioa izan ditzatela bere musika jotzen ausartzeko.

Nor izan daiteke Stringedwood artista?

Artisten aukerapena irizpide hauetan oinarriturik dago:

  • bere abestiak idaztea,

  • zaletasun eta helburua taldearekin partekatzea,

  • Stringedwood musika gustuarekin eta filosofiarekin bat etortzea

Musikarientzat bakarrik da Stringedwood?

Ez. Kolaboratzaileak behar ditugu bideoen grabaketak egiteko, argazkiak ateratzeko, marrazteko, idazteko, margotzeko. Gure proiektua sustatzen laguntzeko ideiaren bat baduzu, pozik egongo ginateke hura jaso, eta zu ezagutzeko!