kolaboratzaileak

Josetxo Orueta

Josetxok bost sokako trasterik gabeko baxua jotzen du, Luke Armstrong-ekin konposatu eta baxua jotzen du. Gainera bere musika propioa idatzi eta konposatzen du. “gentequehacecosas”-eko sortzailea da, Donostialdeko kultur ekintzei laguntzeko sortutako elkartea.

Loic Alejandro

Loic Stringedwood sortzaileetako bat da, eta Tristan Crowley-kin jotzen du, gainera gune honetako diseinua egiten ditu. Loic-ek eta Tristan-ek urte batzuk daramatzate Les Fleurs Sauvages taldean jotzen (Mikel Uharte-rekin) eta, baita Tristan Crowley & band taldean jotzen. Loic-ek musika eta tresneria gehitzen du proiektu horietan, ukulele, perkusioa, ahots armonia, eta baxua jotzen.

Karina Carmona

Karina biolontxelo jotzailea, Tristan Crowley-rekin sarritan jotzen duena. Tristanen musikari soinu berezia gehitzen dio bere tresneriarekin eta giro fina sortzen laguntzen du. Karinak Donostiako hainbat proiektuetan parte hartzen du eta biolontxelo irakaslea da.

Edorta Subijana

Edortak proposatu zuen lehen 'Basoka' 2015ean(Miramongo basoan ospatzen den folk musika jaialdia). Berak jarri gintuen hartemanetan Easo koroa, Lugaritz kulturetxea eta Aieteko bizilagunen elkartearekin proiektu honetarako. Basokaren hurrengo edizio eta beste hainbat ekimenetarako elkarlanean jarraitzen dugu, jaialdiaren arrakastaren ondoren. Edortak kartelak egiten lagundu izan digu, eta hemendik aurrera Stringedwood elkartearen web orrialde eta hainbat ekitaldietako diseinuaz arduratuko da.