Indigo - Aurkezpena

Iñigo Azpirtarte bakarlarirako jauzia emandako olerkaria da. Emozioak ikusleari helareaztean oinarritzen du bere konposizioa bere ahots esanguratsu eta presentzia eszenikoarekin.

Bere musikak barneko baladetatik, bakarka edo emakume ahots baten laguntzaz abestuak, jazz-rock fusioak diren abesti indartsu eta erritmikoagotarainoko bidaia egiten du, azken hauek, bere taldea den Indigo Quartet-ekin interpretatuak.

Abesti gehienak kutsu auotobiografikoak dituzte, maiteminak eta desamodiak... eta baita inguratzen duen munduaren interpretazio bat ere. Gai hauek jorratzeko bi begirada ezberdin aurki ditzakegu Indigon, batetik, balada intimoek erakusten duten seriotasun eta emozioa, bakarka jotzen duenean, eta bestetik begirada ironiko eta jostagarriagoa, taldeaz laguntzen denean.

Bai Indigo bakarka eta baita bere taldea ere, Gipuzkoako areto ezberdinetan izango dituzu ikusgai.

Iñigo Azpitarte - Stringedwood TV