Iker Lauroba - Aurkezpena

Iker Lauroba abeslari eta musika egile Euskalduna da, eta bere lanean hainbat musikari eta idazle ditu bidelagun gisa. Abesti guztiak pertsonalak dira, emozio eta sentimenduz beteak, irudimentsuak, surrealismoz jantzita. Hitzak euskaraz idatziak dira, egileak bizitako hainbat egoera garrantzitsu dituzte oinarri gisa: Batzuek istorioak kontatzen dituzte, elkarrizketa edo hausnarketatik datoz beste hainbat, eta mordo bat baditu maitasunaren ingurukoak.

Letra batzuk Ikerrek berak idatzitakoak dira, beste asko Harkaitz Cano idazle ezagunarenak dira. Ikerrek Euskal Herrian jotzen du batez ere, eta aurten bira bat egingo du Europan zehar.

Iker Lauroba - Stringedwood TV