Jan Fol - Aurkezpena

Jan Fol euskal kantautorea 1960ko eta 1970eko folk musikaren oso zalea da.Karen Dalton, Joan Baez edo Vashti Bunyan abeslarien ahotsak entzunez hazia, Sandy Dennyren erregistro melodikoak dira bere eredu nagusia.Bere abestietan guztion barne-sentimenduak adierazten dira, hitz iradokitzaileen eta ahots-melodia sentiberen bidez.Horien osagarri dira gitarra doinu sinpleak, giro bare eta intimoa sortzen dutenak.2013an ekin zion musika-ibilbideari eta, orduz geroztik, Euskal Herrian entzun ahal izan dugu, baita aldian behin atzerrian ere.

Jan Fol - Stringedwood TV