Basoka III: Folk in the Woods 2017

Basora itzuliko gara berriz. Stringedwoodeko musikariok hainbat artista gonbidaturekin osatu dugu Basoka jaialdiaren hirugarren edizioa, eta ederra izango delakoan gaude.

Hemen izango da:

https://goo.gl/maps/DHDex1Ue7DK2

Miramongo basoan, Basque Culinary Centerraren ondoan.

Aurten bi artista gonbidatu izango ditugu Stringedwoodeko lagunez aparte. Gure artean ere hainbat kolaborazio egingo ditugu egunari ikutu berezia emateko asmoz.

Hau izango da jaialdiaren ordutegia:

1800: Iker Lauroba

1845: Luke Armstrong

1930: Charlie Atkey

2015: Indigo

2100: Jon Busselo

2145: Ane Leux

Oso pozik gaude Jon eta Ane gure artean izateaz aurten. Ez badituzue ezagutzen hemen duzue bakoitzaren lagin bat:

Ane: https://www.youtube.com/watch?v=Zl1xADNisn0

Jon: https://www.youtube.com/watch?v=VbpPn5KR3jo

Espero dezagun eguraldi ona egin dezala. Piknika, manta bat eta edateko zerbait ekarri eta gozatzera!

Zuen zain egongo gara...